Enpresek zigor edo likidazio baten aurka egin dezakete, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak zehapen edo likidazio prozedura bat hasi ondoren. Horretarako, alegazioak aurkez ditzakete 15 eguneko epean, akta jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Izapide horrek aukera ematen du Arau-hauste edo Likidazio Aktaren aurrean alegazioak aurkezteko, aurrekoekin lotutako izapideak egiteko edo horiek zuzentzeko, aurretik aurkeztutako eskaeren egoera kontsultatzeko eta jaso izanaren agiriak bistaratzeko, bai eta eskaerarekin lotutako jakinarazpenak ikusteko ere.